Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Goma Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen Lesakan. Emakumezkoen 500 kilotan Amaiur, Sakana, Beti Gazte eta Berriozar lehiatu ziren. Zortzi tiralariz osatutako taldeak ziren, eta Amaiurko neskak izan ziren finenak, tiraldi guztiak irabaziz. Sakanak eta Beti Gaztek 2,5 puntu jaso zituzten, eta Berriozarrek, aldiz, puntu bat. Aurreko jardunaldia ere kontuan hartuz, Amaiur da sailkapeneko buru, 6,5 punturekin. Beti Gaztek ere 6,5 puntu ditu, eta hirugarrena den Sakanak 5 puntu. Berriozarrek ixten du sailkapena, 2 punturekin. Larunbatean, hilak 28, Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da Elizondoko kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Badirudi Amaiurren eta Beti Gazteren artean erabakiko dela txapela baina Sakanako neskek oraindik ere aukerak badituzte. Ea hala den eta txapela gurera etortzen den.