Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean prentsaurrekoa eman zuten Floren Berazak (Irañeta), Gorka Ovejerok (Arruazu), Aitor Irigoienek (Urdiain) eta Patxi Goikoetxeak (Altsasu). Laurak ere Sakandarren Eguneko antolatzaileak. Bakarrak. Ez dago inor gehiago. Laurek ere agerraldian azaldu zuten, "festaren antolakuntzan azken urteetan jende gutxi dagoela, abenduan eta ilbeltzean kultur eragileekin bilerak eginen ditugu". Bilera horien helburuak ospakizunaren helburuak betetzeko bideak opatzea litzateke, "gaur egun ez baita betetzen". Festaren helburuak hauek dira: Sakanaren identitatea indartzea, ibar sentimendua sortuz; herrien eta herritarren arteko harremana bulkatzea eta, azkenik, sakandarrek elkarrekin egun polita pasatzeko aitzakia eskaintzea".Laukoteak azaldu zuenez, "antolakuntzan jende gutxi dago eta ez dago benetako inplikaziorik. Jende gutxi antolakuntzan eta parte hartzen. Hala segitzeak merezi duen galdetzen diogu geure buruari". Garbi dute jendearen artean zabaldua dagoena ibar sentimenduaren gainetik herritartasuna dela. Jendeak premia hori ikusiz gero ospakizunaren antolakuntzan inplikatzera deitu dituzte. Prest azaldu dira behar izanez gero "festa birpentsatzeko". EkonomiaLaukoteak azaldu zuenez, "festari indarra emateko babes ekonomikoa behar da. Dagoenarekin gutxienekoa egiten dugu". Udalei eskatu izan diete diru-laguntza festa aurrera ateratzeko. Batzuengandik jaso dute dirua, besteengandik oraindik ez. Hala ere, egokiago ikusten dute antolatzaileek Sakanako Mankomunitatea bera izatea laguntzak zentralizatuko lituzkeena. BileraAbenduaren 1ean, 19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean.