LTD-rako prestatzen

Guaixe 2009ko azaroaren 25a

Lurreko Telebista Digitala (LTD) abenduaren 10ean iritsiko da gure etxeetara. Telebista emisioa analogikoa izatetik, digitala izatera pasako da. Nafarroako lurraldearen %99,5 iritsiko da seinale digitala. Industria Ministerioaren televisiondigital.es web gunean seinale berriaren hedadura herrietara iristen den azaltzen da, beti ere, kalkulu teorikoetan oinarrituta. Horren arabera, Sakanako herri gehienetara arazorik gabe iritsiko da telebista seinale berria. Web gunearen arabera, seinalea partzialki jasoko luketen herrien artean leudeke Urritzola, Errotz, Egiarreta, Dorrao eta Aralarko santutegia. Unanuk ez luke seinale digitalik jasoko. Azken kasu horretan mendiak "itzala" egiten dio eta aspaldi ikusten dute telebista kable bidez. Argibideak AltsasunLurreko Telebista Digitala (LTD) gure etxeetara iristear da. Telebista emisio mota batetik bestera aldatzeak ekarriko du LTD-k. Aldaketak sor ditzakeen zalantzak argitzeko red.es erakunde publikoa informazio kanpaina garatzen ari da. Argibideak emanen dituen ibilgailua hirutan izanen da Altsasun. DatakAzaroak 25, asteazkenarekin, goizez, Zumalakarregi plazan. Abenduak 1, asteartearekin, arratsaldez, Baratzeko bide plazan. Abenduak 2, asteazkenarekin, goizez, Foruen plazan. Diru-laguntzaNafarroako Gobernuak jakinarazi du 175 euroko diru-laguntzak emanen dituela etxebizitza bakoitzeko TDT satelite bidez hartzeko. Diru-laguntza horien helburua estaldura gabeko zonaldeetako herritarrei seinale digitala erraztea da, era horretan, nekazal guneak ez baztertzeko. Nafarroako Gobernuak estaldura txikiko herrien artean Olatzagutia sartu du. Baina, salbuespen gisa, gertaera bereziak direla eta, LTD estaldura ez duten udalerrietakoek ere laguntza aukera izanen dute. www.tdt.navarra.esInformazio gehiago, gaztelaniaz.