Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B mailan, Fluitecnik Xotak partida ona jokatu eta 6-3 hartu zuen menpean Universidad de Navarra taldea. Beste aldean, Aralar Mendik ez zuen etxean haztatu eta 1-2 galdu zuen San Juan taldearen kontra. Gazte Berriak du Estatuko B mailaren lidergoa, 21 punturekin, bigarrena den San Juan taldearekin puntutara berdinduta. Fluitecnik Xota laugarrena da, 15 punturekin, eta Aralar Mendi bosgarrena, 10 punturekin. Larunbatean Tuteran jokatuko dute Irurtzungo Xotakoek, seigarrena den Jarama Ribera de Navarra taldekoen kontra, 16:00etan. Eta gertuago, Iruñean jokatuko du Aralar Mendik, azkena den Universidad de Navarra taldearen kontra, 16:00etan.