Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarabideako Zuzendariak, Xabier Azanzak iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak ez du euskara komunikabideetan sustatzeko agindutako diru-laguntzarik emanen. Xorroxin Irratian zera esan zuen Azanzak asteartean: "telefonoz Topaguneko zuzendaria deitu diot orain gutxi berri txarrak emateko, Atzo arte deialdia aterako dela esan diegu bai hedabideetako ordezkariei baita medioetan galdera egin digutenei. Horretarako behar den Gobernu Akordioa sinatuko zela esan dugu . Eta gaur jakin dut atzoko Gobernu saioan ez zutela onartu diru laguntza ateratzeko behar zen akordioa. Zergatik ez zen onartu oraindik ez dakidala aitortu behar dut. Kontua da epez hain estu ibilita oso beltza ikusten dudala. Akaso hurrengo bileran....ba ez dakit"Horrela, duela ia hilabete bat Topaguneak salatutakoa egiaztatu du. Aurtengo aurrekontuetan zehaztutako 9.587 euroak publiko egin zirenetik, bai egoera bideratzeko Euskarabidearekin egindako bileretan eta, bai publikoki egindako adierazpenetan, komunikabideek aurrekontuetan zehaztutakoa baino partida handiagoa jasoko zutela adierazi du behin eta berriro Azanzak. Eta hala iragarri zuen uztailean 240.000 eurotako partida baieztatu zuelarik. Baina asteartean iragarri zuenez, Nafarroako Gobernuak ez du laguntza hori baimendu. Erabaki horrek bete betean harrapatzen ditu GUAIXE astekaria eta BELEIXE irratia eta haien web orriak.