Emakumeen kontrako indarkeriaren salaketa

Guaixe 2009ko azaroaren 26a

Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen asteazkenekoa. Emakumeek jasaten duten indarkeria hori salatzeko hiru kontzentrazio egin ziren. Lehena eguerdian izan zen, Altsasuko udaletxe aurreko aldean, udalak deituta. Arratsaldean Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak deituta Etxarri Aranatzen (10 pertsona) eta Altsasun (50 bat pertsona) egin ziren bilkurak. BandoaAltsasuko Udalak, bando bidez, azaldu du "tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekiko elkartasun sendoa agertzen" duela. Horrekin batera, "emakumeek pairatzen duten indarkeria erabat errefusatzen" duela adierazi du udalak. Altsasuarrak antolatu diren "indarkeriaren aurkako ekitaldietan" parte hartzera gonbidatu ditu udalak, "emakumeen arazoa ez ezik, denon arazoa baita, eta jasaten duten emakumeei eman beharreko laguntza, gure konpromisoa".ErakusketaAtea Emakume Elkarteak tratu txarrei buruzko argazki erakusketa jarri du Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Ramon de Perez argazkilaria bertan zela, asteazkenean mustu zuten. Hilaren 29ra arte ikusgai izanen da. 17:00etatik 21:00etara.