La Banda del Jefe Bigun taldearen lehen diskoa bidean

Guaixe 2009ko azaroaren 26a

Hiru urteko ibilbidea du La Banda del Jefe Bigun taldeak eta dagoeneko diskoa grabatzeko garaia iritsi dela erabaki dute. Helburu horrekin joanen dira bihar Aizoaingo On Off Sound aretora. Kontzertu-festa erraldoia antolatu dute bertan, sorpresa eta guzti.Taldea Duela hiru bat urte sortu zuten taldea ibilbide oparoko musikariek: Rikardo Aretak, Ismael Katak, Longi Anduezak eta Ibai Hernaizek. Helburu berarekin elkartu ziren aspaldiko lagunak: gustuko zuten musika jo eta ongi pasatzeko helburuarekin. 70 eta 80ko hamarkadetako rock eta heavy klasikoak jotzen dituzte.Zenbait kontzertu egin dituzte denbora honetan. Haien sorterrian, Lakuntzan eman zuten lehen kontzertua eta beste zenbait herritan jarraitu zuten bidea: Etxarri Aranatz, Bakaiku, Olazti, Eibar, Irura eta abar. "Ez gara leku askotan egon, baina egondakotan errepikatu egin dugu" adierazi zuen Ibai Hernaizek Beleixe irratian. Hiru urteko ibilbidearen ondoren, grabazio bat egiteko premia sumatu dute "beste ezer baino gehiago guretako oroigarri bat izanen da" dio lakuntzarrak. Diskoak taldearen izaera jaso dezan, zuzeneko kontzertuan grabatuko dute. KontzertuaKontzertu-festa erraldoian grabatuko dute zuzeneko diskoa. Bihar dute hitzordua haien lagun eta "fan" guztiekin, Aizoaingo On Off Sound aretoan. Sarrera doan izanen da, baina gonbidapenak jaso behar dira aurretik. Sakanako zenbait lekutan jaso daitezke: Lakuntzan, Etxarri Aranazko Iturri Eder tabernan, Bakaikuko elkartean eta abar. Taldekideei ere eskatu dakizkieke. Hiru orduko kontzertua izanen da, lagunarteko festa. Taldeak antolatutako autobusa bete-beteta dago dagoeneko. Musika emanaldi ederrarekin nahiko ez balitz, bertaratzen direnek oparitxo bat jasoko dute gainera eta amaieran, gitarra elektriko bat zozketatuko da guztien artean.Disko ederra izanen da kontzertuaren emaitza. Noizko? "Abesti asko ditugu eta horiek landu edo garbitzeko estudiotan sartuko gara" esan digu Ibaik. Beraz, zaleek apur bat itxoin beharko dute.GertutikIbai Hernaiz, La Banda del Jefe Bigun taldeko kidea (Beleixe irratian esanak)Noiz sortu zen taldea?                                                                                                                                                                                Duela hiru urte. Sakandarrak gara taldekide guztiak, hiru lakuntzarrak eta Arbizun bizi den irañetarra bestea. Musikazaleak gara denak eta betidanik ezagutzen dugu elkar. Gure gustuko musika jo eta ongi pasatzeko elkartu ginen, beste pretentsiorik gabe. Gure hasierako planteamendua apurtuta, kontzertuak ematen hasi ginen. Azken finean, urteak daramatzagu taula gainean eta horrek engantxatu egiten du. Izan ere, eskarmentuko musikariak zarete.                                                                                                                                                  Bai, ni naiz denbora gutxien daramana eta 18 urte daramatzat, pentsa! Rikardo Aretak bizi oso darama bateriarekin; hori da etxean jaso duena; Ismael Kata, gitarrajolea ere gazte-gaztetatik hasi zen eta talde askotatik pasa da. Longinos Anduezak ere urteak egin ditu Chaston taldean. Ni ere zenbait taldetan eta berbenetan ibili naiz. Bakoitzak bere bidea zuen eta horiek amaitu ahala, elkartu egin ginen oso modu naturalean. Nondik dator taldearen izena?                                                                                                                                                                    Simpson marrazkietako pertsonaiaren izena da. Bai bera bai bere lagunak xelebreak dira. Izen dibertigarria iruditu zitzaigun. Zer musika mota jotzen duzue?Konposatu beharrean, gaztetatik entzun dugun musika jotzea nahi genuen. Berbenen filosofia jarraitzen dugu nolabait: gustatzen zaizkigun taldeen abesti ezagunenen bertsioak jotzen ditugu eta kontzertu luzeak egiten ditugu, hiruzpalau ordukoak. Ez dugu nahi jendea guri begira egotea, baizik eta ongi pasatzea. Nola erabaki zenuten zuzenekoa grabatzea?Gure kantak ez zirenez, ez gintuen motibatzen estudioan sartzeak. Zuzenekoa grabatzea erabaki genuen eta geldi-geldi ideia forma hartzen joan da. Kontzertu erraldoia antolatu dugu Aizoaingo On Off Sound-en eta grabatu eginen dugu. Bertaratu nahi dutenek gonbidapenak jaso ditzakete Sakanako zenbait lekutan. Lagunarteko festa izanen da eta guztiendako sorpresak egonen dira.