Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Timothy William Burton, Tim Burton izenez ezagunagoa, direktore, produktore, idazle eta diseinatzaile estatubatuar ospetsua dugu.Egindako pelikula gehienek, Burton-en zigilu berezia eta pertsonala dute; irudizko edo ametsezko munduak, izaki moldagabe eta misteriotsuak agertzen direnbere elementu gotiko eta beltzekin.Bere ospea, kalitate eta berezitasuna ikusgai ditugu, New York-eko MOMA Museoan, berari egindako erakusketa handienean. Bertan bere izaki bereziek erakusten dituzten material ezberdin, marrazkiak, pinturak, marionetak edo txotxongiloak, argazkiak, ilustrazioak, trajeak...ikus ditzakeguErakusketan, inoiz ikusi eta ezagutu izan diren objektu-material eta proiektu asko ikusteko aukera izateaz gain, bere pelikula famatuenetarikoak proiektatuak izango dira. Horien artean, Beettejuice (1988), Batman (1989), Eduardo Manostijeras (1990), Batman Returns (1992), Pesadilla antes de Navidad (1993), Ed Wood (1994), Mars Attacks! (1996), Sleepy Hollow (1999), El Planeta de los Simios (2001), Big Fish (2003), Charlie y la Fabrica de Chocolate (2005), Sweeney Told (2007), ...Aukera paregabea, Burton-en txikitan eginiko marrazkiak, helduagokoak, ikasketa garaikoak, ... ikusteko. Beraz, kontrakotasun gaiak ikus ditzakegu; baina guzti horietan, nabaria da, bere zinismo, umore eta sentimendua.Itziar Nazabal Regueira