Kiroltasunak badu saria

Guaixe 2009ko azaroaren 27a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Kiroltasun Kanpainaren barruan antolatutako Gurasoak Entrenatzen Kanpainako sari banaketa eginen du gaur, ostiralean, azaroaren 27an, 18:15etik aurrera Bakaikuko herriko pilotalekuan. Egun horretan bertan, 17:00etan hasita Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako Munduko Jolasak ekimena izango da, eta hori bukatutakoan izanen da sari ematea. Gurasoak Entrenatzen kanpainan alde batetik kiroltasunari lotutako idazlanak eta marrazkiak egin behar dituzte Sakanako ikastetxeetako gaztetxoek; eta beste aldetik, gurasoek kirolean ikusi dituzten jokaera txalogarriak eta jokaera tamalgarriak aipatu behar dituzte. Kirol Zerbitzuak kanpainaren oso balorazio positiboa egin du, Sakanako ikastetxe guztietatik 200 lan bidali baitira. Bestalde, Gabonak baino lehen kanpainan parte hartu duten guztiei kamiseta bat oparituko die Kirol Zerbitzuak, eta horretaz gain gurasoek egindako iradokizun eta aportazioen txostena banatuko da. Saritutakoak1. saria: txirrindula. Aintzira Orbegozo Calvillo (San Donato ikastetxea). 2.saria: patinak. Ainhoa Lopez Ganboa (Arrano Beltza ikastetxea).3.saria: ur azpian ibiltzeko betaurreko, tubo eta aletak. Eloy Gabirondo Camuel (Jesusen Bihotza ikastetxea). 4.saria: futboleko baloia. Gaizka Sagarzazu (Luis Fuentes ikastetxea).5.saria: saskibaloiko baloia. Violeta Armendariz Ausejo (Atakondoa ikastetxea).                 6.saria: errugbiko baloia. Nerea Imaz Argüelles (Iñigo Aritza ikastola).7.saria: eskubaloiko baloia. Iker Fresneda Perez (Domingo Bados ikastetxea). 8.saria: erraketa. Usue Mendez (Sebastian Goikoetxea ikastetxea).9.saria: pala. Naroa Otxoa Garmendia (Andra Mari ikastola). 10.saria: eskupilotako pilota. Maitane Zabalza (Zelandi ikastetxea). 11. saria: xiba. Ibon Iribarren Etxabarri (San Migel ikastetxea)Aipatzekoak dira Markel Galbete Arnanz eta Ibai Orbegozoren lanak, baina iaz irabazi zutenez aurten beste batzuei aukera ematea erabaki da.