Action painting Lurrazpin

Guaixe 2009ko azaroaren 27a

Musikak eta pinturak bat eginen dute bihar Altsasuko Lurrazpi tabernan. Okene DJ-k jarriko du musika. Denetariko estiloak iragarri ditu: Hip hop, funky, drumm & bass eta beste. Hark jarritako musikan inspiratuta, koadro bat margotuko du Helena Santano altsasuarrak. Bihar, 23:00etan emanen diote hasiera arte festari eta gauerdiko 2:00ak arte jai giroak hartuko du Altsasuko Lurrazpi taberna.