Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako NaBai-k oharra zabaldu du aurreko astean ezker abertzaleak mankomunitateko Euskara Batzordearen kudeaketari egindako kritikak erantzuteko. NaBai-k azaldu duenez, "ezker abertzaleak Euskara Batzordean edota aurrez aurre galdetu beharreko gauzak prentsaren bidez erantzutera behartu gaitu". Koalizioak nabarmendu du ez diola "euskarari erabilera politikoa eman nahi, baina ez digute beste biderik utzi". Eta "salatutako jarduerak Euskara Batzordeak onartuak" direla gogora ekarri ondoren, ezker abertzaleari "urte osoan azalpenik ez" eskatzea leporatu dio. NaBai-k gezurtatu egin du euskara taldeen parte hartzea mugatu denik, eta ibarreko "gehienek parte-hartzen" dutela dio. NaBai-k esan duenez, "ezker abertzaleak 2009ko plangintzako jarduerak onetsi zituen". Horren barne Kuadrillategi Etxarri Aranatzen eta Urdianen egitea zegoela nabarmendu du NaBai-k. eta argitu du hala egin zela "kuadrila euskaldunak behar" direlako. NaBai-k zehaztu du ere taldeak ez direla "erabat osatu eta beste herrietako haurrei eskaini zaie, baina aurrekontua kontuan izanik." Iaz Etxarri Aranatzen egindako pastoralaren ordainketaren aipamena egitea zein zentzu duen galdetu du NaBai-k; "diru- laguntza Euskara Batzordeak onartu zuen, eta batzorde horretan ezker abertzaleak ez zuen eragozpenik jarri". Kultur programazioazNaBai-k azaldu du plangintzaren arabera Ihabarren, Uharte Arakilen, Arbizun, Lizarragan, Bakaikun, Urdiainen eta Ziordian egin direla jarduerak. Gaineratu du Lakuntzako Udalari ere eskaini zitzaiola baina "ez digu erantzun". Uharteko diskoteka mugikorrari dagokionez, NaBai-k argitu du dj euskalduna zela eta "haurrek euskal abestiak kantatu eta kantak sortzeko aukera izan zuten. Hortaz, Uharte Arakilgo egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, hori bada euskara sustatzea". Aldi berean, NaBai-k zehaztu du diskotekarekin batera dohainik apar festa eskaini ziotela eta onartu egin zuten, "gero aldaketa izan zen". NaBai-k dionez, "Euskara Zerbitzuan aurrera eramaten diren dinamika eta ekintzak plangintzan zehaztutakoak dira, eta euskara teknikari guztien artean egiten dira". Koalizioak azaldu duenez, "Erabakiak euskara batzordeburuak hartzen ditu, bera baita arduradun politikoa. Zerbitzuburuak bere arduren barruan zenbait erabaki tekniko hartzen ditu, hori baita bere lana" NaBai-k "argi utzi" nahi du "ez dagoela inongo nahasmen politiko ez eta teknikorik Euskara Zerbitzuan. Leku askotan gertatzen da aldi berean teknikari/langile eta ordezkari politikoa izatea, Sakanako Euskara Batzordeko kide batzuen kasuan, esaterako".