Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean aurkeztu zuten Altsasun Emakume Abertzaleen IV. Topaketa Feminista. Tolosan ospatuko da hilaren 12an. Bilgune Feministatik jakinarazi digutenez, "sistema patriarkalaren tresnen gaineko azterketa gaurkotuko" dute eta erronkak zehaztuko dituzte. Horretarako, "mugimendu feministan orokortua den identitateei buruzko eztabaida" izanen da (zein praktika feminista, zein subjektu...) Harekin batera, instituzioek bideratzen duten politika eta planak aztergai izanen dira, "emakumeen egoera iraul dezaten nola ezaugarritu eta zein parte hartze eredu bultzatu" argitzeko. Emakumeak topaketetan parte hartzera deitu ditu Bilgune Feministak.