Zazpi natur monumentu ibarrean

Guaixe 2009ko abe. 2a, 00:00

Nafarroako Gobernuak astearteko bilkuran natur monumentu izendapena eman zien 19 zuhaitz edo zuhaitz talderi. Nafarroan izendapen hori duten 47 zuhaitz edo talde daude eta haietatik zazpi Sakanan daude: Irañetako bost haritz (bargan, basoko etxe ondoan), Etxarri Aranazko haritz bat (ahuntzetxe zaharra zegoen tokian, egungo aurrien bidean) eta Otsoportilloko hagina. Lehen bi herrietako zuhaitzak zerrendan sartu dira, Urbasakoa lehendik zegoen. Lakuntzako Paraguardasol pagoa zerrendatik atera du gobernuak, zuhaitza hil egin baita. Zuhaitzak bi helburu nagusi lortzeko sartzen dira monumentu naturalen katalogoan: alde batetik onuragarritzat jotzen da halako zuhaitzak kontserbatzea; bestetik, jendeak aparteko zuhaitz horiek ezagutu eta maite ditzan eta bidenabar zuhaitz guztiak, basoak eta, oro har, natura errespeta dezan lortu nahi da.