Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroaren Eguna ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu ditu Nafarroako Gobernuak azaroaren 23tik abenduaren 5era. Nafarroaren Egunean, abenduaren 3an, Nafarroako 69 abesbatza eta bandak kontzertua eskainiko dute beste horrenbeste herritan. Sakanako hiru herritara iritsiko dira kontzertu horietako batzuk: Uharte Arakilek Etxarri Aranazko abesbatza hartuko du, Irurtzunek Ipar doinua abesbatza eta Altsasuk Berriozargo Elkarrekin abesbatza. Bestalde, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak eta Sakanako Haize Berriak bandak ere Nafarroaren Egunarekin bat egin dute. Larrainzarren abestuko dute lehenengoek eta bandak Sartagudarako bidea hartuko du.Banda eta abesbatza guztiek ordu berean, 13:00etan, hasiko dute kontzertua, Nafarroako Ereserkiarekin. 2.000 musikarik parte hartuko du jaian.