Euskara batua eta euskalkia. Euskalkia eta euskara batua. Biak errealitatea dira Sakanan. Baina sakandarren artean ere kezka sortu dutenak: egunerokoan zer erabili euskaraz egoki aritzeko? Ez baita gauza bera lanean, administrazioan, lagun artean edo bilera batea erabili behar den euskara. Euskalkia baztertu eta gaitzetsi behar da?Bierrik Fundazioak horren guztiaren inguruan hausnartzeko lan-saioa antolatu du. Bere helburua da gure jardunean Sakanako euskara batua eta Sakanako euskalkiak egoki erabiltzeko zenbait gogoeta eta ohar egitea. Lan-saioa Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta dialektologian aditua den Koldo Zuazok gidatuko du. Lan-saioa ibarreko irakasle, kazetari, zuzentzaile, euskara taldeetako kide, euskara teknikari, administrazioko langile eta oro har euskaraz idazteko ohitura dutenei zuzenduta dago. Abenduaren 29anAltsasuko Iortia kultur gunean, 18:00etatik 20:00etaraIzen emateaDoakoa. Aldez aurretik izena eman bierrikfundazioa@gmail.com helbidean.