Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Kiroltasun Kanpainaren barruan antolatutako Gurasoak Entrenatzen kanpainako sari banaketa egin zuen ostiralean Bakaikuko pilotalekuan, Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako Munduko Jolasak ekimenarekin batera. Kanpaina honen barruan Sakanako ikastetxeetako gaztetxoek kiroltasunari lotutako idazlanak eta marrazkiak egiten dituzte, eta euren gurasoek kirolean ikusi dituzten jokabide txalogarriak eta jokaera tamalgarriak aipatu behar dituzte. Aurten 200 lan aurkeztu dira eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Guztiei kamixeta oparituko diete eta gurasoen aportazioak jasotzen dituen txostena banatuko da. Saritutakoak Ondokoak izan ziren saritutakoak: 1. saria, txirrindula, Aintzira Orbegozo; 2. saria, patinak, Ainhoa Lopez; 3. saria, ur azpian ibiltzeko betaurreko, tubo eta aletak, Eloy Gabirondo; 4. saria, futboleko baloia, Gaizka Sagarzazu; 5. saria, saskibaloiko baloia, Violeta Armendariz; 6. saria, errugbiko baloia, Nerea Imaz; 7. saria, eskubaloiko baloia, Iker Fresneda; 8. saria, erraketa, Usue Mendez, 9. saria, pala, Naroa Otxoa; 10. saria, eskupilotako pilota, Maitane Zabalza; eta 11. saria, xiba, Ibon Iribarren. Markel Galbete eta Ibai Orbegozoren lanek aipamen berezia jaso zuten.