Sakanako kirolari hoberenen festa

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

Jose Luis Arrieta, Jone Pelaez, Alberto Ongay, Maitane Txueka, Urko Berdud, Laura Claver, Gonzalo Rueda, Juli Acebes, Sakana Triatloi Taldea eta Aralar Mendi elkartea omenduko dituzteSakanako Mankomunitateak 2009ko Sakanako kirolari hoberenak hautatu ditu. Abenduaren 11n Hiriberriko Txiteran ospatuko den afarian banatuko dira sariak. Asteartean bildu zen epaimahaia, klubek, entitateek, ikastetxeek eta sakandarrek egindako proposamenak aztertu eta erabakia hartzeko. Sarituak35 urte baino gehiagoko Sakanako kirolaririk hoberenak Jose Luis Arrieta txirrindularia eta Jone Pelaez korrikalaria izendatu dituzte; 18 urte baino gehiagoko Sakanako kirolaririk onenak, aldiz, Alberto Ongay pilotaria eta Maitane Txueka korrikalaria; eta 18 urte baino gutxiagoko Sakanako kirolaririk onenak Urko Berdud triatleta eta Laura Claver taekwondista. 2009ko Sakanako kirol talderik hoberenaren izendapena Sakana Triatloi Taldeak lortu du, eta 2009an euskara gehien bulkatu duen taldea Aralar Mendi elkartea izan da epaimahaiaren ustez. Epaimahaiak, halaber, bi aipamen berezi egitea erabaki du: Gonzalo Ruedari, saskibaloian egiten duen lanarengatik eta Juli Acebes irristaketa monitore nekaezinari, irristaketa bulkatzeagatik.