Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak abendu aldera egin ohi duen bezala, Sakanako Herri Kirol eguna prest dauka. Ekitaldia abenduaren 13an izanen da, Santa Lucia egunean, igandearekin. Aurten Lizarragako pilotalekuak hartuko du 12:00etan hasiko den jaialdia. Jaialdian Sakanako Aizkora Eskolako ikasleak, Sakanako Harri Jasotze eskolako ikasleak, Sakana Sokatira Taldeko kideak eta beste ariko dira. Eta baita Sakanatik kanpokoak ere. Finean, izen handiko kirolariak - Nazabal eta beste - hasten ari direnekin batera ariko dira lanean, disfrutatzeko aproposa den egun paregabean. Eta eguna borobiltzeko, parte hartzaile guztiak mahai inguruan bilduko dira.