Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak literatura-solasaldia antolatu du gaur arratsaldeko 19:00etarako. Uxue Alberdi izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean, Aulki-jokoa liburua hizpide duela.Bizitzaren metafora da Aulki-jokoa. Denok gabiltza aulki batzuen inguruan dantzan, baina beti falta da aulkiren bat. Estilo dotorez eta arinaz istorio xume bezain aberatsak kontatzen dituzte liburuko pertsonaiek. Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia... gai handi eta eternalak lantzen ditu Uxue Alberdik bere bigarren eleberrian. Elgoibartarrak bertsolaritzarekin eta kazetari lanekin partekatzen ditu idazle lanak. Berarekin hitz egiteko aukera izanen da Altsasun.