Musika eskoletako ikasleen erakustaldia

Guaixe 2009ko abenduaren 18a

Sakanako Musika Eskolek Gabonetako ospakizunekin bat egin nahi izan dute. Oporretara joan aurretik kalera ateratzea erabaki dute. Ikasturteko lehen hiruhilekoan ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute ikasleek.Etxarri Aranazko musika eskolako ikasleek abenduaren 21ean, astelehenean, 19:00etan dute hitzordua herriko kultur etxean. Hurrengo egunean, abenduaren 22an, Irurtzungo eta Olatzagutiako Musika Eskoletako ikasleek hartuko dute txanda. Lehenengoek 18:00etan emanen diote hasiera kontzertuari herriko kultur etxean eta bigarrenek 19:00etan, Olatzagutiako kultur etxean.