Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailean eta lastailean langabeziak behera egin eta gero, azaroan kontrako bidea hartu zuen eta langabetu kopurua hazi egin zen Sakanan. 1.290 pertsona zeuden hilaren hasieran enplegu bulegoan izena emanda, aurreko hilean baino 16 gehiago. Sakanako langabetu gehienak emakumeak dira, 696, aurreko hilean baino sei gutxiago. Langabetutako gizonen kopurua 594 da, (22 gehiago). Sektoreei erreparatuta, zerbitzu arloan lan egiteko dago eskaera gehien bildu dira: 643 (aurreko hilean baino bi gehiago). Industrian aritzeko aurreko hilean baino 12 lan eskaera gehiago daude, 470. Eraikuntzan aritzeko eskaerak 110 dira (4 gehiago). Abeltzaintzan, berriz, 18 sakandarren eskaera daude, aurreko hilean baino bat gehiago. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarrak 49 dira, (3 gutxiago).NafarroaIbarrean bezala, herrialdean ere langabeen kopuruak gora egin zuen azaroan: 39.249 nafar lanik gabe zeuden azaro akaberan, aurreko hilean baino 512 gehiago (%1,32). Sexuari dagokionez, emakume langabetuak 19.767 dira (aurreko hilean baino %0,63 gehiago) eta 19.482 gizonak (%2,03 gehiago).Imelda Loreak, Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusiak, datuen balorazio "negatiboa" egin du,. Hala ere, gogorarazi zuen "Nafarroan ohiko da azaroan langabeziak gora egitea". Loreak ere azpimarratu zuen estatuan baino gutxiago igo dela langabezia Nafarroan.