Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakanako DYA-k egun handia bizi izan zuen. Bere 25. urteurrenaren ospakizunen egitarauko egun nagusia izan zen Boluntarioaren eguna. Sakana eta Nafarroako boluntarioak bildu ziren Fermin Liroz buru zutela. Bera eta Juanjo Calvo izan ziren egoitza berriaren mustutze ekitaldiko zinta moztu zutenak. Hari bi boluntario beteranok eutsi zioten: Ramon Turunbaik eta Iñaki Lazkanok. Goizean zehar DYAk erabiltzen dituen ibilgailuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Auzatea ere izan zen. Bitartean, txikienak ere Iortia plazan errepide hezkuntza jasotzeko aukera izan zuten Polo parkearen bidez. Bazkari aurretik omenaldien txanda izan zen. Altsasuko Udala, Sakana Kooperatiba, Nafarroako Larrialdi Agentzia, Diario de Navarra, Diario de Noticias eta GUAIXE omendu zituen DYA-k. Baita Jesus Arteaga, Iruñeko basean lan egiten duen boluntario beterano sakandarra ere. Ondoren, 150 pertsona bildu ziren mahaiaren inguruan. Aurreko astean, bestalde, Zelandi eta Corazonistas ikastetxeetan hitzaldiak eman zituzten DYA-ko kideek. EgoitzaBehe solairuan: koordinazio gela, komuna eta sukaldea. Goiko solairuan: biltegi sanitarioa, prestakuntza gela eta logela daude.