Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Caisse d´Epargne txirrindulari taldea Gorraizen dago kontzentratuta, 2010 denboraldia antolatzen. Tartean dago Hiriberriko Imanol Erbiti. Guztira 27 txirrindulari izanen ditu aipatu taldeak, Alejandro Valverde eta Luis Leon Sanchez buru direla. Oscar Pereiro, Joaquim Rodriguez eta Dani Moreno dira taldearen baja nagusiak. 27 urte dituen Imanol Erbiti txirrindulariak talde lana egiten jarraituko du. Alejandro Valverde kontentu dago taldearekin eta helburua Tourra dela adierazi du. Aurtengo Tourrean ariko da Erbiti. Bere lehenengo aldia izango da. "Munduko lasterketa onena da eta ilusio handiena egiten didana" zioen txirrindulariak Gorraizen. Mallorca, Algarve, Almeria eta San Remon ariko da lehenik, klasiko handietan ondoren eta segidan Tourrean. Arrieta MalaganBestalde, Jose Luis Arrieta txirrindularia Malagan egon da kontzentratuta Ag2r taldearekin hurrengo denboraldia planifikatzeko. Rural Kutxa kontinentala ArbizunAurten maila kontinentalean debuta egingo duen Rural Kutxa profesional taldea Arbizuko Olatzea Hotelean kontzentratuko da ostegunetik aurrera denboraldia planifikatzeko asmoz. Sakanan entrenatzeko asmoa dute eta gimnasia eta igerileku saioak eginen dituzte, mediku azterketak eta beste pasatzeaz aparte. Maillot eta bizikleta berriak probatzeko astia izango dute ere, eta talde aurkezpena eginen dute ostiralean.