Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren biaz geroztik erabiltzen bada ere, hilaren 9an mustu zen Arbizuko hondakindegian egin berri den deskarga-nasa. Tokiko Administrazioa eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren kontseilari Amelia Salanueva Murguialdairekin batera ibarreko udaletako ordezkaritza zabala bildu zuen ekitaldiak. Jakina denez, deskarga-nasak lehen bertan metatzen ziren zabor organikoak trinkotu eta Tuterako El Culebrete tratamendu-instalaziora garraiatzeko aukera eskaintzen du. Araxes garaiko, Mendialdea eta Sakanako mankomunitateetako hondakinak trinkotzen ditu. Itxiera partzialaArbizuko hondakindegian zabor organikoak metatzen zireneko sektoreko itxiera-lanak eta horren berreskurapenak 1,08 milioi euroko aurrekontua du. Hala ere, itxiera partziala da; izan ere, industria-hondakin inerteak jasotzen ditu eta arriskutsuak ez diren inerteen zabortegi izaten jarraituko du.