Omenaldiak Josefina Arregi klinikaren jardunaldian

Guaixe 2009ko abenduaren 16a

Josefina Arregi zentro psikogeriatrikoak 15 urte bete dituela eta astelehenean jardunaldia antolatu zuen. Altsasuko Iortia kultur gunean ehun pertsona inguru bildu ziren eta guztiak klinikan lan boluntarioa egiten duten pertsonen omenaldiaren lekuko izan ziren. Guztiz hunkituta ezustean omenaldia jaso zuena Ines Frances Roman mediku geriatra izan zen. Urtetan Altsasuko klinikan lan egin eta gero lantokia aldatuko du eta urteetako ahalegina eskertu nahi izan zioten omenaldi horrekin. Hi hitzaldi izan ziren asteleheneko jardunaldian. Jose Luis Larrion Zugasti Nafarroako Geriatria Zerbitzuko burua ariketa fisikoaz eta zahartzeaz aritu zen. Pablo Martinez Lage mediku neurologo ikerlariak, bestalde, Alzheimer gaitzaren egungo tratamenduaz ederki aritu zen. Nafarroako Kutxaren zuek aukeratu, zeuk erabaki programaren berri emanez hasi zen saioa. EgoeraEkitaldi hasieran klinika kudeatzen duen fundazioko kudeatzaile Jesus Mari Torralba Zelaiak bildutako guztiei eta larunbateko kontzentrazioan izan ziren guztiei eskerrak eman zizkien, "behar izan denean hor egoteagatik". Torralbak ere udalak onartutako mozioa gogoan izan zuen, errealitatea "egoki jasotzen duena". OmenduakReme Lizarraga Jaka, Adela Ruiz de Asensio, Mª Irene Irigoien Arregi, Teresa Zubeltzu Goikoetxea, Txari Telleria Urdiain, Cruz Mundiñano Baleztena, Mª Carmen Gonzalez Martinez, Txaro Sayas Mendia, Mª Luisa Vital Sevilla, Jose Luis Otxoa Aizpurua eta Mª Angeles Perez de Villareal del Pino.