Derbya uhartearrendako

Guaixe 2009ko abenduaren 16a

Asteburuan Estatuko B mailako derbya jokatu zen Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan. Maila horretan lehiatzen diren bi talde sakandarrak elkarren kontra aritu ziren: etxeko taldea, Aralar Mendi, eta Irurtzungo Fluitecnik Xota. Partida zirraragarrian Aralar Mendik 6-3 irabazi zion Irurtzungo taldeari. Lintxu da Estatuko B mailako lehen multzoko liderra, 23 punturekin. Aralar Mendi laugarrena da, 16 punturekin, eta Fluitecnik Xota bosgarrena, 15 punturekin.Larunbatean Antsoainen jokatuko du Aralar Mendik, 18:00etan, bigarrena den Gazte Berriak taldearen kontra. Xotak seigarrena den Castejon hartuko du Irurtzunen, 18:30ean.