Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Red Eléctica de Españak (REE) jakinarazi du 2013 bitartean ibarra zeharkatzen duten bi argindar linea birpotentziatuko dituela. Bestela esanda, "lineen tentsioa aldatu gabe haietatik energia gehiago pasatzeko birpotentziatuko dira". Aipatutako bi linea horiek Itsaso eta Orkoien lotzen dituzte Lizarrustin eta Etxegaraten barna. Biak ere 220 kv-koak dira. Lan horien berri Nafarroako Parlamentuko ordezkaritza bati jakinarazi zion asteartean REE-ko presidenteak.