Sakanako Pilota Txapelketako finalak larunbatean

Guaixe 2009ko abenduaren 17a

Urtero moduan Sakanako pilota klubek Sakanako Pilota Txapelketa antolatu dute, eskualdeko pilotari guztiek urrutira joan gabe txapelketa batean parte hartzeko aukera izan dezaten. Txapelketa urrian hasi eta finalak larunbatean, abenduaren 19an jokatuko dira, Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan, goizeko 9:00etatik aurrera. Aurrebenjaminetatik hasi eta senior mailaraino, guztira 11 final egonen dira jokoan. Klub bakoitzak ardura bat dauka. Aurten Uharte Arakilgo Aralar Mendik txapelketaren antolakuntzaren ardura izan du eta 22 urtez azpikoen eta helduen mailen ardura; Arbizuko Aldabidek aurrebenjamin eta benjamin mailen ardura; Altsasuko Pilotajaukuk kimuen eta lehen mailako kadeteen ardura; Irurtzungo Biaizpek haurren mailako ardura; Olaztiko Sutegik bigarren mailako kadeteen ardura; eta Etxarri Aranazko Gure Pilotak gazte mailakoen ardura. FinalakTxapelketan Sakanako aipatu klubetako pilotariak aritzeaz gain Larraungo klubekoak gonbidatu dituzte. Guztira 158 pilotari aritu dira lehian, eta larunbateko finalak ondokoak izanen dira: -Aurrebenjaminak: Igoa-Mariñelarena - Olaetxea-Sarazibar-Benjaminen B maila: Berastegi-Lizarraga - Araña-Araña-Benjaminen A maila: Lazkoz-Etxeberria - Olaetxea-Petriati-Kimuen bigarren maila: Aldaregia-Dos Santos - Olmos-Aramendia-Kimuen lehen maila: Anton-Beraza - Garcia-Martinez-Haurren bigarren maila: Arratibel-Iriarte - Iglesias-Grados-Haurren lehen maila: Fernandez-Fernandez - Martija-Iragi-Kadeteen bigarren maila buruz buru: Mendinueta-Arnaz-Kadeteen lehen maila: Murgiondo-Lizarraga - Ansotegi-Tollar-Gazteen maila: Navarro-Gabilondo - Karrion-Karasatorre-Seniorrak: Ezkurdia-Lukin - Mazkiaran-Alustiza eta Goenaga-Labianoren arteko irabazleen kontra (ostegun gauean jokatu zen lehia)