2010eko triatloi lizentziak egiteko epea zabalik

Guaixe 2009ko abenduaren 17a

Sakana Triatloi Taldeak 2010 denboraldirako lizentziak egiteko epea zabaldu du eta epea zabalik egongo da abenduaren 30era arte. Aipatu kirol taldeko bazkide diren pertsonak lizentzia berritzeko 30 euroko kuota ordaindu beharko dute, bai haurrek eta baita helduek ere. Lizentzia berritzeko prozedurarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da (948 46 48 66 telefonoa) eta 30 euroak Sakanako Triatloi Taldearen kontu korrontean sartu (Euskadiko Kutxa: 3035 0117 36 1170005677), norberaren izen abizenak jarriz. Sakana Triatloi Taldeko bazkide ez direnek eta taldean izena eman nahi badute Kirol Zerbitzura hots egin eta helduek 90 euro eta haurrek 30 euro ordaindu beharko dituzte Sakanako Triatloi Taldeko kontu korrontean, norberaren izen abizenak jarriz.