Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana sokatira taldeko neskak abenduaren 5ean hasi ziren Euskal Herriko Lauko Txapelketan lehiatzen. Lau tiralariz osatutako taldeak daude lehian, 255 pisua gainditzen ez dutenak. Guztira 10 talde ari dira lanean, bi multzotan banatuta. A multzoan Gasteizko Badaiotz A, Sakana A, Oiartzungo Girizia, Lesakako Beti Gazte eta Ibarra A, eta B multzoan Badaiotz B, Amaiur, Sakana B, Berriozar eta Ibarra B. Hortaz, Sakana taldeak bi taldetxo prestatu ditu txapelketarako. Lehen jardunaldia abenduaren 5ean jokatu zen Zeberion. A multzoan Badaiotzek tiraldi guztiak irabazi zituen. Sakana A taldearen kontra lehia oso estua izan zen, baina Gasteizko neskak gailentzea lortu zuten, eta Sakana A-k Badaiotzi izan ezik gainontzeko tiraldiak irabazi zituen. B multzoan Badaiotzek eta gainontzeko taldeen aurkako tiraldi guztiak irabazi zituzten, eta euren arteko lehian tiraldi bana irabaztea lortu zuten. Sakana B txukun aritu zen, 6 puntu jasoz. Txapelketako bigarren jardunaldia larunbatean jokatu zen Oiartzunen. A multzoan lehen jardunaldiko errepikapena gertatu zen: Badaiotzek tiraldi guztiak irabazi zituen, Sakana A-k Badaiotz A-ren kontra galdu zuen soilik eta Giriziak aipatu bi taldeen kontra galdu zuen. Eta B multzoan Badaiotz B-k tiraldi guztiak irabazi zituen; Amaiurrek Badaiotz B-ren kontra galdu eta Ibarra B-ren kontra berdindu zuen; eta Sakana B-k BAdaiotz eta Amaiurren aurka galdu eta gainontzekoen kontra irabazi zuen. SailkapenaA multzoan Badaiotz A da buru, 5 punturekin. Sakana A gertu dago, 4 punturekin eta Giriziak 3 puntu ditu. Beti Gaztek 2 puntu ditu eta Ibarra A-k puntu bat. Eta B multzoan Badaiotz Bk 5 puntu ditu, Amaiurrek 4, Sakana B-k 3, Ibarra B-k 2 eta Berriozarrek puntu bat. Igandean hirugarren eta azken saioa dago jokoan Arrigorriagako pilotalekuan, 12:00etan. Taldeen pisaketa goizeko 9:30etik 11:00etara eginen da, eta eguerdian hasiko da lehia. Iazko txapeldun Badaiotz taldeko neskak dira faboritoak, baina ea Sakanako bi taldeak nola moldatzen diren. Maila txukuna ematen ari dira, txapeldunetatik gertu daude eta ea txapela ekartzeko aukera duten.