Haizetea!

Guaixe 2009ko abenduaren 20a

Hotzaren eta elurraren ondoren, haizea iritsi da. Arazo ugari sortzen ari da gainera. Elur-hautsa batetik bestera mugitu du eta aurretik izotza zegoen toki asko estali ditu. Horrek trafikoan ezbehar bat baino gehiago sorrarazi ditu. Esaterako, edukiontziak edota haien edukiak mugiarazi ditu haizeak. Horretaz, gain Sakanako autobian ere makina bat komeria izan dituzte hainbat gidarik, Arbizu eta Etxarri Aranatz artean batez ere. Hainbat autok bide bazterrean bukatu dute. Foruzaingoa han da trafikoa bideratzen. Beraz, gidatzerakoan tentuz ibili.Errepidean haizeak arazoak sortu baditu, ez dira gutxiago argindar horniduran sortu dituenak. Gauez argindarra joan etorrian ibili da ibar guztian. Hornidura toki gehienetan bueltatu bada ere, tarteka etenak daude.