Haize Berriak bandaren kontzertuak leporaino

Guaixe 2009ko abenduaren 21a

Sakanako Haize Berriak bandak bi kontzertu eskaini ditu asteburuan: Altsasun izan zen larunbatean eta Irurtzunen igandean. Originala goitik behera kontzertuan Haize Berriak bandak mustutako obrak izan ziren protagonista: J. Vicent Egea-ren Variaciones Agur Jaunak, Carlos Etxeberriaren Olatzagutiako xuxurlak, Montserrat Torras-en Luces de Bardenas eta Thierry Deleruyelle-ren Kadesh obrak eskaini zituzten. Azken honek irabazi zuen Haize Berriak Konposizio Lehiaketa eta bertan mustu zuten. Haren konpositore Thierry Deleruyelle Altsasun izan zen larunbatean. Frantziar gazteak Sakanako bandaren harrera eskertu eta bere lana txalotu zuen. Kontzertuaren mailak txundituta utzi zituen ikusleak.