Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haur Kantari Jaialdiak kantuan jartzen ditu Nafarroako haurtxoak. 1982an sortu zen Kantuzaleen Elkarteak eta orduz geroztik hutsik egin gabe antolatu ditu haur eta helduendako jaialdi eta txapelketak. Urtea joan urtea etorri, Nafarroako euskal kulturaren panoraman erreferente bihurtu da Haur Kantari Txapelketa. Iaz, esaterako, Nafarroako 21 ikastetxeetako 585 kantari eta 86 musikari jarri zituen kantuan. Hasiera-hasieratik Nafarroako Gobernuaren diru laguntza eta lankidetza izan du egitasmoak. Baina, krisia aitzakia, 2010eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik kanpo geratu da jaialdirako aurreikusten zen diru-saila. "uste dugu bihar eta etzi, oraindik ere, konpontzerik badagoela borondaterik badago" dio elkarteko koordinatzaile Juan Velezek. 11 taldeAbeslarien harrobi ederra da Sakana. Iaz, esaterako, Sakanako 11 talde aurkeztu ziren jaialdira. Lakuntza eta Altsasukoak ziren. Beste zenbait herritako parte hartzaileak ere izan dira aurreko urtetan, Egiarreta, Irurtzun edo Olatzagutiakoak esaterako.