Animazio filmak Pikulaburrak jaialdian

Guaixe 2009ko abenduaren 22a

Pikugabonen ohiko egitarauan berezko lekua dute film laburrek. Horrela izanen da aurten ere. Animazio filmak izanen dira aurtengo protagonistak. 2009an estatuan aurkeztutako animazio film onenetarikoak ikusteko aukera eskainiko du Pikulaburrak jardunaldiak. Irudimen handiko lanak hautatu ditu egitasmoaz arduratu den Urko Mauduitek. "Punta-puntako filmak dira, ikusgarriak eta eguneratuak, ohituta gauden animazio filmetatik urruti" azaltzen zuen Guaixeko Bazterretik zutabean. Sekulako lana dute animazio filmek. Horregatik nahiko motzak izanen dira igandeko filmak: 16 minutukoa luzeena eta minutura ez da iristen laburrena. Filmak ikusteaz gain, animazio eskolen lana ezagutzeko aukera ere izanen da, baita Gobelins edo VFS Vancouver Film School-en ikasleen lanak ere. Betiko animazio filmetatik urruti, animazioaren mundu anitza gertutik ezagutzeko aukera ederra eskaintzen du Pikulaburrak-ek.Tachaaan! Zuzendaria: Rafael Cano, Carlos del Olmo eta Miguel A. Bellod. Pepe School land eta La fiesta producciones. 3 D animazio filma. 4´47´´ Moris bala-gizona eta Igor elefantearen istoria. 60ko hamarkadako Warner Bros-en film laburren itxurakoa. Sicarm 3 D Animazio Digitaleko VI. Nazioarteko Lehiaketako finalista. Mundos Digitales VIII. Animazio, Efektu berezi, Bideojoku eta Arkitektura digitaleko Nazioarteko Jaialdiaren irabazlea.WerePIG Zuzendaria eta gidoia: Sam. Komedia. Stop motion eta plastilina. 16´52´´ Janari azkarra ez da oso osasuntsua. Horretaz jabetuko dira Espainiara iritsi diren bi turista. Bertako gastronomia ezagutu eta haiena eginen dute betirako. Sicarm 3 D Animazio Digitaleko VI. Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea.Zapping Zuzendaria: Aritz Aizpurua. Ikso Studio. 3 D animazio filma. 2´39´´Filmeko protagonistak telebista ikustea nahi du, baina arazoak ditu urrutiko aginte edo mandoarekin.