Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hotza eta elurrari aurre eginez, goizeko 9:00etan punttu-punttuan hasi ziren Sakanako Pilota Txapelketako finalak Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan. Aipatu txapelketa Sakanako pilota klubek antolatu zuten, urtero moduan, eskualdeko pilotari guztiek urrutira joan gabe txapelketa batean parte hartzeko aukera izateko. Txapelketaren ardura Sakanako ondoko pilota klubek izan dute: Aralar Mendi, Aldabide, Pilotajauku, Biaizpe, Sutegi eta Gure Pilotak. Giro ona eta partida politakAurrebenjaminetatik hasita senior mailaraino, guztira Sakanako klubetako eta Larraungo klubeko 158 pilotari aritu dira lehian. Larunbateko 11 finalak politak eta lehiatuak izan ziren. Luze aurreikusten zen eguna arin joan zen, partidak entretenigarriak izan zirelako eta frontoian bildu zen ikusle kopuru handiak giroa berotu zuelako. Gainera, Iñigo Gorostidik txistorra eta urdai erreak prestatu zituen pilotari eta ikusle guztiendako, primerako hamaiketakoa. Pilotari sakandarrek etorkizuna dutela argi geratu zen eta Sakanako pilotaren festa izan zen Uharte Arakilgoa. Aralar Mendi klub antolatzaileak txapelketan eta finaletan egin beharreko antolakuntza lanetan eskua luzatu zuten klubei - Biaizpe, Aldabide, Gure Pilota, Pilotajauku, Larraun eta Sutegi - eskerrak eman nahi die. Sari ematean aipatu klub guztietako presidenteak izan ziren, Sutegikoa izan ezik, erietxean baitzegoen. Jardunaldia bukatzeko, Sakanako pilota kluben ordezkariak bazkaltzera bildu ziren. FinalakTxikiak: Olaetxea-Sarazibar (Aldabide) 3 - Igoa-Mariñelarena 18Haurrak 2. Maila: Araña-Araña (Aldabide) 7 - Berastegi-Lizarraga (Biaizpe) 18Haurrak 1. Maila: Lazkoz-Etxeberria (Aldabide) 13 - Olaetxea-Petriati 18Kimuen 2. Maila: Olmos-Aramendia (Pilotajauku) 8 - Aldaregia-Dos Santos (Larraun) 18Kimuen 1. Maila: Garcia-Martinez (Sutegi) 12 - Anton-Beraza (Biaizpe) 18Haurren 2. Maila: Arratibel-Iriarte (Gure Pilota) 10 - Iglesias-Grados (Pilotajauku) 18Haurren 1. Maila: Fernandez-Fernandez (Sutegi) 12 - Iragi-Martija (Biaizpe) 18Kadeteen 2. Maila, buruz buru: Mendinueta (Pilotajauku) 7 - Arnaz 18Kadeteen 1. Maila: Ansotegi-Tollar (Gure Pilota-Biaizpe) 12 - Lizarraga-Murgiondo (Biaizpe-Gure Pilota) 18Gazteak: Karrion-Karasatorre (Biaizpe-Aldabide) 7 - Navarro-Gabilondo (Biaizpe-Aldabide) 18Seniorrak: Ezkurdia-Lukin (Aldabide) 17 - Irañeta anaiak (Aralar Mendi) 18