Guaixek 15 urte

Guaixe 2009ko abenduaren 24a

1994ko abenduaren 21ean aurkeztu zuen Bierrik elkarteak bere lehen komunikazio egitasmoa: Guaixe hilabetekaria. Abendu hartan Beriain mendia azalean zuela Sakanako etxeetara sartu estreinakoz Guaixe. Hilabetez hilabete bidea egiten hasi zen euskarazko komunikazio egitasmo sakandarra. Bost urteren buruan, uhinetako lankidea sortu zen: Beleixe Irratia. Guaixe astekariak bere bidea egin zuen eta 2001eko ekainaz geroztik Oixe astekaria izan zuen bidelagun. 2004ko ilbeltzean Guaixe hilabetekaria eta Oixe astekaria batu zituen Bierrk Elkarteak eta Guaixe astekaria sortu. Gaur egun, astero, Sakanako 4.500 etxebizitzetan banatzen da.