Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara batua eta euskalkia. Euskalkia eta euskara batua. Biak errealitatea dira Sakanan. Baina sakandarren artean ere kezka sortu dutenak: egunerokoan zer erabili euskaraz egoki aritzeko? Ez baita gauza bera lanean, administrazioan, lagun artean edo bilera batea erabili behar den euskara. Euskalkia baztertu eta gaitzetsi behar da?Bierrik Fundazioak horren guztiaren inguruan hausnartzeko lan-saioa antolatu du. Bere helburua da gure jardunean Sakanako euskara batua eta Sakanako euskalkiak egoki erabiltzeko zenbait gogoeta eta ohar egitea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta dialektologian aditua den Koldo Zuazok gidatuko du saioa. Ibarreko irakasle, kazetari, zuzentzaile, euskara taldeetako kide, euskara teknikari, administrazioko langile eta oro har euskaraz idazteko ohitura dutenei zuzenduta dago. GaurAltsasuko Iortia kultur gunean, 18:00etatik 20:00etara50 lagun50 bat lagunek eman du izena ikastaroan. Argi dago gaiak interesa piztu duela.