Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Iruñea eta Euskal Y-aren arteko lotura egiteko informazio azterketa egin beharra dago. Haren lizitazioa egiteko deialdia egin zuen asteartean Sustapen Ministerioak. Horrekin batera, linearen elektrifikazioa aztertuko da. Lanak hiru epetan eginen dira. Planteamendua eta korredoreen ikerketa lehenik. Alternatiben azterketa, informazio publikoa eta audientzia ondoren. Eta, azkenik, Ingurumen Inpaktu Adierazpena lorpena eta ikerketa behin betiko onartuko litzateke. Interesatuek haien proposamenak otsailaren 16ra arte aurkeztu ditzakete. Martxoaren 26an zabalduko dira eskaintzak eta egun batzuen ondoren jakinaraziko da lana zeinek egiten duen. 24 hilabete izanen ditu enpresa hartzaileak informazio azterketa egiteko. Lanaren truke 1,16 milioi euro (BEZ barne) jasoko ditu. Ministeriotik jakinarazi denez, "Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera ikertu eta aztertuko dira soluzioak. Horregatik aurreikusi dute hiru administrazioek elkarrekin zuzenduko dute kontratua". AurreikusitakoaBi trenbideko linea litzateke. Prestazio altukoa litzateke eta bidaiariak eta merkantziak garraiatuko lituzke.