Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Makina bat sakandarrek agerraldian parte hartu zuten asteartean. Guztiek ere Bierrik fundazioaren euskarazko hedabideen aldeko kanpainarekin bat egin dute. Haien guztien izenean Izaskun Bengoetxea Delgadok eta Jose Mari Ustarroz Razkinek hartu zuten hitza. Biek ere gogora ekarri zuten "publizitatea jartzen duten establezimenduei, diru-laguntza ematen duten erakundeei, fundazioan aritzen diren langileei eta haien diru ekarpena egiten duten norbanakoei esker sakandarrok bi hedabide doan jasotzeko aukera" dugula. Hedabideek zerbitzu hobea emateko fundazioaren aurrekontua eta lan-taldea handitu direla gogora ekarri zuten. Une kritikoaHala definitu zuten Guaixe astekariak eta Beleixe irratiak bizi duten egoera. Horren arrazoi dira: Nafarroako Gobernuak diru-laguntzen "iturria ixtea", publizitatearen salmenta jaitsiera nabarmena eta diru-laguntzak ematen dituzten gainerako erakundeen funtsak gero eta murritzagoak izatea. Bierrik fundazioak aurtengo ekitaldi ekonomikoa salbatzeko eta urte berria zulorik gabe hasteko 20.000 euro behar ditu. Hau da, sakandar bakoitzeko euro bat. BilketaAsteartean bildutakoak jakinarazi zuten fundazioaren aldeko diru bilketa eginen dela. Hartan ekarpenak egiteko deia egin zuten, izan ere, "Guaixek zein Beleixek Sakanako euskal komunitateari eta oro har jendarte osoari egiten dioten ekarpena ezinbestekoa delako". Bide ezberdinak daude: 1) Nafarroako Kutxan (2054 0010 19 915603601. 2) eta Euskadiko Kutxan (3035 0018 49 018002672. 8) Bierrik fundazioak dituen kontu-korronteetan diru-sarrera eginez.2) Bierrik fundazioaren laguntzaile eginez, eta urtero 50 euroko kuota ordainduz.3) Nafarroako Kutxako Zuk aukeratzen duzu, zuk erabakitzen duzu egitasmoaren barruan 17.003 zenbakia duen egitasmoa aukeratuz.4) Toki publikoetan itsulapikoak jarriz.5) Herrietako egun seinalatuetan bilketarako mahaiak jarriz.Deia Asteartean bildutakoek Nafarroako Gobernuari ßarduraz jokatzeko eskatu® zioten, ßeuskarazko hedabideak babesteko duen legezko betebeharra baitauka. Izan ere, egungo politikaren bidez Sakanako gizartearen zati handi bat iraintzen eta zigortzen ari da®. DatuakEgungo finantzabideakGuaixe eta Beleixe, Bierrik fundazioko 380 laguntzaileen ekarpenaz gain, bi bide nagusietatik finantzatzen dira: erakunde publikoen diru-laguntzak eta publizitatea. Diru-laguntza publikoei dagokionez, Sakanako Mankomunitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasotzen dute.2009. urtean, krisia dela eta, publizitateak %35 egin du behera.2009an, Bierrik elkartea fundazio bihurtu da. Hori dela eta, hemendik aurrera bazkideek fundazioari egindako dohaintzak errenta aitorpenean desgrabatuko dituzte. Guaixeren hedapenaNafarroako Gobernuko 2007ko azterlan soziolinguistikoaren arabera, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak sustatu edo laguntzen dituen jardueren artean, Guaixe astekaria da sakandarrek gehien ezagutzen dutena.CIES erakundeak Sakanan egindako azterketaren arabera, bataz beste, 15.000 lagunek irakurtzen dute Guaixe astero. Guaixe da, beraz, Sakanan gehien irakurtzen den komunikabidea. Hurrengoak dira Diario de Navarra (14.000), Diario de Noticias (6.000), Gara (5.000), El Mundo (1.000), Marca (2.000) Berria (1.000) eta besteak (8.000).Nafarroako Gobernuak erkidegoko euskarazko hedabideei emandako diru-laguntzen bilakaera19992003200720082009211.718,49228.156210.430,29156.0000Nafarroako Gobernuak aurten diru-laguntzarik ez emateak izan duen ondorioaEuskarabideak 2009ko uztailean 240.000 euroko partida agindu zuenean, burutzeke zeuden hainbat egitasmori ekin genion (Guaixeren maketa berritu eta Beleixe irratiaren egoitza aldatu, besteak beste). Ondorioz, 2009ko 427.989,00 euroko aurrekontuari nekez egin ahal izango diogu aurre zulorik sortu gabe. Bierrik fundazioak jasotako diru-laguntza publikoen bilakaeraErakundea / Urtea 20052006200720082009Sakanako Mankomunitatea 88.448,3583.500,0085.007,4285.000,0086.700,00Nafarroako Gobernua 25.126,8924.501,8330.503,6622.858,080,00Eusko Jaurlaritza42.392,4840.196,4240.156,0043.808,0046.644,99Diru-laguntzak guztira 155.967,72148.198,25155.667,08151.666,08133.344,99Urteko aurrekontua 252.710,16280.267,35302.267,34362.213,74427.989,00Aurrekontuen araberako laguntzaren zenbatekoa (ehunekotan)%61,71%52,87%51,49%41,48%31,15Agerraldiko atxikimenduak: Arantza Bengoetxea; Adelaida Kintana; Alfredo Zelaya; Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano; Benito Mendinueta; Castillo Suarez; Elvira Lizeaga; Floren Beraza; Gaizka Huarte; Garbiñe Petriati; Gorka Iriarte; Gorka Ovejero; Gotzon Urritzola; Iñaki Miguel; Iñaki Mundiñano; Izaskun Bengoetxea; Javi Ziordia; Jesus Mari Mendinueta; Jon Etxabe; Jose Ramon Garin; Josebe Sagastibeltza; Joxe Aldasoro; Joxemari Arakama; Joxemari Morcillo; Joxemari Ustarroz; Juanjo Goikoetxea; Kepa Lodi; Maitane Intxaurraga; Maite Goikoetxea; Maite San Roman; Maria Luisa; Mikel Agirre; Mikel Galartza; Oskar Rodriguez; Patxi Flores eta Rafa Blanco.