HATORTXUROCK 11

Guaixe 2009ko abenduaren 24a

Kalean da Hatorxurock 11n izanen ditugun taldeen kartela jada. Bertan izanen ditugu Bizardunak, Kenzazpi, Boikot, Def con dos, Goar cicatriz, Obrint pas, Sociedad alkoholika, Trikidantz eta hainbat Disc jockey. Urtarrilaren bederatzian izanen da hori, arratsaldeko 18:30ean hasita, gaueko ordu txikiak arte, bai baitakigu batzuei beste batzuei baino gehiago luzatzen zaiela gaua eta baita eguna ere.... Taldeei buruz ez dakit gauza asko dagoen esateko; Bizardunak taldeak, musika irlandarra edo zelta ekartzen dizkit burura, garagardo batzuk edan eta parranda bikaina egiteko aukera. Kenzazpi, Euskal pop-rock-aren adibide garbia, zer esan talde honi buruz, seguru denok asko dakigula... Boikot, 2008an argitaratu zuten azken lana, "amanecio" deiturikoa. Hauek ere jendea dantzan jartzeko gogoekin oholtzaratuko direla, haien rock-punk gogorraz. Def con dos, talde Madrildar hau ere disko berria aurkezten dabil "hipotecate tú" deiturikoa. Ziur jendea oso gogotsu egonen dela talde honetaz eta haien metal doinuez eta rap estiloaz gozatzeko. Goar cicatriz, cicatriz talde mitikoaren doinuak ekarriko dizkigu gogora talde honek, punk estiloan belarriak zartatuz. Obrint pas talde valentziarra ere bertan izanen dugu guztion gerriak mugitzeko prest. Beraien ska musikaz seguru hatortxu guztia dantzan eta saltoka jarriko dutela. Bestalde Sociedad alkoholika talde gasteiztarra ere bertan izanen da, disko berezi bat atera berri du, duela 18 urte grabatu zuten lehen disko birgrabatu dute oraingo soinu berriarekin baina kantak moldatu gabe, eta urtarrilaren 9an izanen dugu aukera ikusteko eta entzuteko ere. Bukatzeko Dj-ak ere izanen dira, Dj Elepunto, Dj Nari, Dj Jo ta txo eta Dj Anabasa, baita urtero bezala gaua ixteko herri doinuak ekartzen dituen talde bat, Trikidantz, beraien trikitia eta Folk musikaz gaua lehertzeko. Besterik gabe esan, sarrerak salmentan daudela jada ohiko lekuetan, nola galdu ondo pasatzeko eta bakoitzak gustuko duen musika entzuteko eta ikusteko aukera paregabe hau.... Animatu eta gozatu musikaz!!!Lur Larraza