Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabonetako oporren ondoren itzuli dira futbol partidak. Preferente mailan, larunbatean, ilbeltzaren 2an, Leitzan jokatuko du Lakuntzako Lagun Artea liderrak, sailkapenean 15.a den Aurrera taldearen kontra. 29 puntu ditu Lagun Arteak eta 28 bigarrena den Zizurko Ardoik. Hortaz, lidergoa mantentzeko irabazi beharrean dira lakuntzarrak. Bestalde, elurragatik atzeratutako partida errege egunean, ilbeltzaren 6an jokatuko da. Lagun Arteak San Cristobal hartuko du, Lakuntzako Zelai Berrin. Erregional mailan 4 puntuko errenta du Etxarri liderrak bigarrena den Iruñarekiko, baina hala ere gauzak ez daude hanka-sartzerik txikiena ere egiteko moduan. Etxarrik larunbatean sailkapenean 14.a den Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartuko du San Donato zelaian. Ea nola doakien.