Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 23an egindako bilkuran Sakanako Mankomunitateak heldu den urterako aurrekontua onartu zuen. Guztira 4.451.000 euro kudeatuko ditu mankomunitateak. Bi izanen dira mankomunitatearen 2010eko inbertsio nagusiak: Urdalurko urtegi ondoan sei milioi kubo ur bilduko dituen biltegia eraikitzea. Horrek ibar guztiko ur hornidura erregulatzeko aukera emanen dio mankomunitateari. Horretaz gain, zenbait tokitan punpatze lanak eragotziko ditu. Lan horrek 1.410.000 euroko aurrekontua du. Bestalde, Urdalur ondoan dagoen etxolan 4. iragazkia jarriko du mankomunitateak. Turismo Zerbitzuak, bestalde, 358.000 euro bideratuko ditu txirrindula zirkuitua egiteko. Ibarreko herri guztiak lotuko dituen zirkuitua izanen da hori eta mendi bizikletan egiteko modua izanen da. Nafarroako Gobernuak egitasmoaren aurrekontuaren %60 inguru estaliko du. EmendakinakMankomunitatearen aurrekontu zirriborroan 4.526.000 euro aurreikusten ziren. Baina azkenean 75.000 euro gutxiago izanen dira, aurrekontua txikitzeko emendakinak onartu baitziren batzarrean. Onartutakoaren arabera, Euskara eta Kirol Zerbitzuetan emanen dira aldaketak. Dietak kendu dira (baita batzar orokorrekoak ere). Bestalde, Euskara Zerbitzuko teknikari batek lanaldi erdian ariko da eta bere ordez inor ez hartzea erabaki du mankomunitateak. Bestalde, zerbitzu horietako programa batzuk bi urtetik behin egitea onartu zen. Emendakinen eta aurrekontuaren aldeko boza eman zuen batzarreko kide gehienek. Hautetsi independentistek kontrako boza eman zuten eta batzarkide bat abstenitu egin zen. Ezker abertzaleko kideek jakinarazi digutenez, "abstenitzekotan geunden, zenbait zerbitzutan dirua bideratzeko irizpideekin ados ez baikeunden. Baina emendakinak aurkeztean kontra egin dugu". Hautetsi independentistak dietak kentzearekin ados azaldu dira, baina guztiaren atzean "udalen ekonomia arazoak" daudela uste dute. Diotenez, zenbaitendako" mankomunitatea arazoa da, hari diru gutxiago emanda udalen egoera hobetu daiteke. Gure ustez mankomunitatea indartu beharra dago. Herriek bere kabuz ezin dituzte zerbitzuak eskaini. Guztien artean, ibar ikuspegitik, zerbitzu hobea eskaini dezakegu". Hautetsi independentistak aurrekontua behin betiko onartu aurretik emendakinak aurkeztuko dituztela aurreratu dute. Zerbitzuen aurrekontuaUr Zerbitzua 1.956.000 Etxeen zaharberritze Zerbitzua 99.738Kirol Zerbitzua 215.000Euskara Zerbitzua 539.000Hondakin bilketa Zerbitzua 1.273.000Immigrazio Zerbitzua 73.900Turismo Zerbitzua 385.000