Euskara, dendetara

Guaixe 2009ko abenduaren 30a

Izan ere, Sakanan gero eta gehiago gara euskarazko zerbitzu bila gabiltzan pertsonak. Aldi berean, arreta euskaraz eman nahi duten dendariak ere gero eta gehiago dira. Baina dendetan euskara ez da entzuten. Gure hizkuntza baztertzeko arrazoietako batzuk dira: ohitura, ikasten ari garela, parean duguna euskalduna ote den jakitea... Egoera hori zuzendu nahi du Euskara Zerbitzuaren kanpainak, euskara dendariei eta bezeroei hurbilduz, "euskaraz eskatzea eta ematea denondako garrantzitsua dela" azpimarratuz. Euskara Zerbitzuak dendariei deigarri eta erabilgarria sortu du eta dendarien esku dohainik utziko du, beti ere, haiek zerbitzuan eskaera egiten badute. HiztegiakKartel moduko batzuetan, irudiez lagunduta, hiru hiztegi osatu dituzte ogiak eta esnekiak, barazkiak eta lekaleak eta frutak izendatzeko hitzak dituztenak. Gaztelaniaz eta euskaraz ageri dira hitzak. Horretaz gain, Sakanan haiek izendatzeko moduak ere aipatzen dira batzuetan, Burunda, Aranatz edo ibar guztikoak diren azalduz. Euskara Zerbitzuak hurrengo urteetan esparru gehiagoko hiztegiak eginen dituela aurreratu du.GehiagoEuskara Zerbitzuak ibarreko dendariei bestelako materialak ere eskaini dizkie: Zuk euskaraz? Guk ere bai.Mezu honen bidez, zuen bezeroei adieraziko diezue zerbitzua euskaraz eska eta jaso dezaketela.Euskaraz bai. Poliki-poliki.Euskaraz ikasten ari direnentzat.Hizkuntza paisaia.Ateetarako, hormetarako, lan mahaietarako... euskarazko materialak, pegatinak eta karteltxoak:· Tiratu eta bulkatu, zabalik eta itxita pegatinak.· Merkealdia· Ez erre· Ordutegia jartzeko karteltxoakLege aipamenak Euskaraz ere jar ditzakezue.Lanerako inprimakiakFakturak, eskaera zerrendak, ordainagiriak edota loteria.Itzulpen zerbitzua Jendaurreko testuak doan itzuliko dizkizuete urte guztian.Errotuluentzako diru-laguntzaErrotulu nagusia euskaraz jartzeko diru-laguntza eska dezakezue.