Herri kirolei buruzko bloga martxan

Guaixe 2009ko abenduaren 29a

Martxan dago herri kirolari buruzko bloga. www.deporterural.net. Bloga Sakanako Harrijasotze Eskolako zuzendari Mikel Lasartek gestionatzen du, elebiduna da, eta herri kiroletan espezialdua dago. Lasartek blogean adierazten duenez, blogaren helburua kirol ekitaldi garrantzitsuenak aipatzea da, "perspektiba tekniko batetik". Horretaz gain, Sakanako Harrijasotze eskolako ekitaldien berri eman nahi da eta finean, herri kirolen inguruko informazioa eman nahi da, herri kirolak bulkatzeko asmoz. Segari buruzko monografikoa prestNafarroako Herri Kirol Federazioak segari buruzko monografikoa argitaratu berri du. Sakanako harri jasotze eskolako zuzendari Mikel Lasartek idatzi ditu testuak. Argitalpenak arlo historikoa eta kulturala jorratzen ditu eta baita arlo teknikoa ere: tresneria, prestaketa, txapelketan araudia... guztia kalitate handiko argazkiekin lagundua.Segari buruzko monografikoa federazioak herri kirolak bulkatu eta zabaltzeko daraman egitasmoaren barruan kokatzen da. Proiektua 2003an jarri zen martxan eta 2011n bukatzea da askoa, erakundearen XX. urteurrenarekin batera. Guztira 11 kirol aztertuko dira, Nafarroan gehien hedatuta daudenak, eta momentuz 6 monografiko dira aurkeztu direnak: harri jasotzea, aizkora, trontza, iparraldeko jokoak (6 modalitate), sokatira eta sega. Horretaz gain bi bideo ere egin dira harrijasotzea eta sokatirari lotuta. Aipatu lanetan sakandarren erreferentziak egiten dira.  Argitalpenak elebidunak dira. Grafikoak dira, argazki eta irudi askorekin, irakurketa errazteko asmoz. Arlo orokorra eta teknikoa jorratzen dira, egunera arte egon den gabezia nagusietako bat gaindituz. Txapelketa ofizialei buruzko zenbait datu topatu daitezke, baita kirolari eta marka nagusienei buruzko argibideak. Non eskuratuMaterial hauek Nafarroako Herri Kirol Federazioaren egoitzan banatzen dira soilik, Sunbillan (948 450 900 telefonoa eta herrikirolaknafarroa@hotmail.com posta elektronikoa). Ikastetzeendako dohainik banatzen dira, eskariaren arabera. Bilduma osoa 20 eurotan saltzen da eta aleak banaka nahi izanez gero 5 eurokoa da salneurria. Informazio gehiagorako deitu 686 477 897 telefonora (Mikel) edo jo www.deporterural.net web gunera.