Informatika ikasteko programan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2009ko abenduaren 30a

Teknologia berriak lantzeko bidea ematen du eskaintzak. Emakumeek eta 55 urtetik gorako pertsonek dute aukera parte hartzeko hastapen-ikastaro eta tailer tematikoetan. Ordenagailuaren, Interneten eta posta elektronikoaren erabileran prestakuntza tailerrak eskainiko ditu Cederna Garalurrek. Herrietan ikastaroak antolatu ahal izateko hainbat irizpide izanen dira kontuan, horien artean izena eman dutenen kopurua. Izen ematea012 telefonoan, ilbeltzetik aurrera.