Baziren behin Irurtzungo erraldoiak

Guaixe 2009ko abenduaren 30a

Horrela hasi zitekeen Irurtzungo erraldoien ipuina. Erraldoi eta Buruhandien konpartsak udazkenean aurkeztu zuen Aintzi eta erraldoien magia liburua. Magia eta distiraz beteriko data hauek atzera ere ipuina aurkezteko egun egokiak dira. Irurtzungo lau erraldoiak, Gartzia Ximenez, Amaia, Petronila eta Goñiko Teodosio eta haien lagun Aintzi dira ipuineko protagonistak. Ipuinak erraldoien mundu magikoan murgilduko ditu haurrak.ElkarlanaElkarlanaren fruitua da Aintzi eta Erraldoien magia liburua: Konpartsako kide Amaia Albizu da liburuaren egilea. Marrazkiak, berriz, Irurtzungo marrazketa irakasle Isabel Garciak egin ditu. Marrazketa digitala eta maketazioa Xabi Unanuaren esku egon da. Liburuaren 600 ale argitaratu ditu Irurtzungo Erraldoien Konpartsak, euskaraz eta gaztelaniaz. Azaroan aurkeztu zuten liburua. Datorren asteazkenean Aintzi eta erraldoien abenturez gozatzeko aukera berria izanen da.