Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Vienako bals doinuak dira Urte Berriaren iragarle ezagunenak. Baina ez da hori urtea hasteko modu bakarra. Sakanako Gazte Asanbladek indartsu ekingo diote urte berriari. Kontzertuak izanen dira Etxarriko eta Altsasuko Gaztetxeetan.20. urtemugan indartsuUrte hasierako astelehenaren beldurrik gabe, Des-kontrol eta Siete balas taldeen doinuekin hasiko dute urtea Altsasuko Gaztetxean. Ilbeltzaren 2an, izanen dira kontzertuak, 23:00etan. Urtea indartsu hasteko arrazoiak ditu Altsasuko Gazte Asanbladak, 2010ean 20. urtemuga beteko baitu Gaztetxeak. Aurrera begira azken diskokoa aurkeztuko du Arrasateko Des-kontrol taldeak. 70 eta 80ko Erresuma Batuko punk-oi musikari ukitu propioa eman dio Arrasateko taldeak, Euskal Herriko punk-rock-oi generoaren eta gaurko soinuen eraginarekin. Soinu indartsua, ahots lakarra eta sendoa izanen dira larunbateko kontzertuaren ardatzak.Iruñeko Siete balas taldeak borobilduko du musika gaua. Jabipunken omenezEtxarri Aranazko Gazte Asanbladak Jabipunk ekarriko du gogora urteko lehen larunbatean. Musika izanen da omenaldiaren osagai nagusia.