Ipuin zaleendako eskaintza

Guaixe 2009ko abenduaren 31

Aukera handia eskaintzen dute ipuinek: sortu egin daitezke, irakurri, kontatu... Hamaika aukera eta guztiak gozagarriak. Horietako bi lantzeko aukera izanen da Sakanan datorren egunetan. Ilbeltzaren 3an, igandean, 18:00etan, ipuinak sortzeko haurrendako tailerra antolatu da Etxarri Aranazko liburutegian.Ipuinak sortzetik, ipuinak entzuteko gozamenera: ilbeltzaren 8an, ostiralean, 18:00etan, kontu kontari ariko da Izaskun Mujika Irurtzungo liburutegian. Ihabartarrak sakelan gordetzeko ipuinak ekarriko dizkie 4 urtetik gorako haurrei.