Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mediku italiar batek dioenez, Mona Lisaren barre berezi hori gehiegizko kolesterolarengatik omen da. "Telegraph" aldizkari britaniarrean, Palermoko Unibertsitateko Vito Franco Doktoreak bere estudioa eman du ezagutzera.Mediku italiarrrak zera baieztatzen du; "Gioconda"ren, Leonardo Da Vinci-ren koadro famatuenetarikoa dena, barre misteriotsu-enigmatikoa azalean duen gainezkako kolesterolaren eta bere ezker begiaren behealdean tumore batengatik sortutako larru adiposo baten ondorio dela.Baina Mona Lisaren barrea ez da misterio bakarra. Beste misterio bat baita; konkretuki noren erretratua den. Ez baitago argi egileak noren irudia erabili zuen lan paregabe hori egiteko. Lisa Giocondo izan zitekeen, Florentziako aristokraziaren alaba gazte bat."Gioconda" ez da Doktore horrek aztertutako koadro bakarra. Vito Franco-k baieztatzen du Sandro Botticelli-ren "Gazte baten erretratua"k erakusten dituen behatz luzeak Marfan gaixotasunaren isla argia izan zitezkeela (desorden genetiko batengatik sorturiko sindromea).Errenazimenduko Miguel Angel artista ere ez da geratu mediku-diagnostikoa jaso gabe. Vito-k baieztatu du Miguel Angelek gainezkako azido urikoa eta kalkulo renalak eduki zitzakeela. Hori adieraziko luke bere hankak hazita agertzeak, Rafaelek Atenaseko Eskolan margoturiko erretratuan. Eta dioenez, gaixotasun hori Capilla Sixtinan eginiko gehiegizko lanaren ondorio izan zitekeen; bertan egon baitzen, ogiz eta ardoz elikatzen, lana bukatu arte.Horrekin guztiarekin ikus dezakegu margolanetan agerturiko pertsonaien osasun egoera ere aztertu eta ezagut dezakegula.Itziar Nazabal