Sakandarrak Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 11

Igandean Nafarroako Beteranoen Kros Txapelketa jokatu zen Cascanten. Jatorriz Kanariar Uharteetakoa, baina duela lau urtetik Cascanteko bizilaguna den Francisco Cabrera izan zen txapelduna, Hiru Herriko Gabriel Garin bigarrenari irabazteko asko sufritu eta gero. Emakumezkoetan Eva Busto nagusitu zen. Urko Berdud altsasuarra (Hiru Herri) junior mailako proban aritu zen beste hiru gazterekin batera. Hiru Herriko bere taldekide Mohamed Benkhelifa nagusitu zen proban, eta altsasuarra hirugarrena izan zen. Nafarroako Kros Laburra, AltsasunDantzaleku-Sakana taldeak antolatuta, ilbeltzaren 24an Altsasuko XXVIII. Krosa jokatuko da, Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa. Proba Dantzalekuko paraje zoragarrietan barna gauzatuko da, eta bertan, federatutako korrikalariek parte har dezakete soilik. Emakumezkoen proba 12:00etan hasiko da eta gizonezkoena 12:30ean.